Igantzin ere data ofizialei aurre hartu eta otsailaren 21 eta 22an, ortziralean eta larunbatean ospatulo dituzte inauteriak. Mozorroek ohiko harat-honatak eginen dituzte, baina izanen dira ekitaldi gehiago ere.
Otsailaren 21ean, ortziral goizeko 11:00 aldera Mozorroak elkartu eta Berrizaun auzotik hasita, etxez etxe eta baserriz baserri eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Eguerdian bazkaria eginen dute. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan ibiliko dira gazteak eskean. Gauean afaria eginen dute sozidadean.
Otsailaren 22an, larunbat goizeko 8:00etan mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Musika ere izanen da haurrentzako. Ilunabarrean etxezetxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek. Bildotsa eta ardo lotea zozketatuko dituzte. Gauean afaria eginen dute La Villan, inauteriak akitzeko.