Oihanberri ingurua ezagutzeko irteera antolatu dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2014ko otsailaren 13a

Igande goizean eginen da Etxalarko Naturzaleek antolatutako ateraldia

Igande honetan 09:00etan herriko plazatik abiatuko dira eta kotxez Urtsumiatzako lepora joanen dira, handik oinez abiatzeko. Oihanberriko basoa, errekak, zuhaitzak, hegaztiak, kisulabeak, harrobia... Horiek ezagutzeko baliatuko dute Etxalarko Naturzaleek antolatutako ateraldia.

 

Igande honetan, otsailak 16, Oihanberri ingurua ezagutzeko ateraldia antolatu dute Etxalarko Naturzaleek. 09:00etan abiatuko dira plazatik eta Urtsumiatzako lepora kotxez joanen dira, handik oinez abiatzeko.

13:00 aldera itzuliko dira eta bitartean Oihanberriko errekak, zuhaitzak, hegaztiak, kisulabeak, harrobia... ezagutzeko aprobetxatuko dute. Antolatzaileek gosaria eramateko adierazi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun