Urteko batzar orokorra deitu du Lesakako Beti Gazte elkarteak otsailaren 15erako

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 12a

Larunbat arratsaldeko 7:30ean lehen deialdian eta 8etan bigarrenean

Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarrerako deialdia egin du. Otsailaren 15ean, larunbat arratsaldeko 7:30ean lehenbiziko deialdian eta 8:00etan bigarrenean eginen da elkartearen egoitzan.

Gai ordenari dagokionez, joan den urteko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, iaz egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dute. Ondotik, aurten aurrikusiak dituzten ekitaldiak eta aurrekontua aurkeztuko dute. Kuoten eguneratzea, informazio ezberdinak eta zuzendaritza batzordearen berritzea ere landuko dituzte, eskari-galderen txandaren aitzinetik. Batzarra bukatutakoan lunch ttiki bat eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun