Joseba Larralde eta Txus Unsion beratarrak saritu ditu Nafarroako Mendi Federazioak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 19a

Bere lehenengo partehartzean Nafarroako Kopa irabaztea lortu zuen Joseba Larraldek eta proba burutzea lortu zuen kirolari gazteena izan zen gainera. Artxiboko argazkia

Nafarroako Kopa burutu duten kirolari gazteena eta beteranoena izan dira

Otsailaren 7an Iruñeko Planetarioan ospatu zen Euskal Mendi Galan, Manttale taldeko Joseba Larralde eta Josu Unsión beratarrak sarituak izan ziren.

Otsailaren 7an Iruñeko Planetarioan ospatu zen Euskal Mendi Galan, Manttale taldeko Joseba Larralde eta Josu Unsión beratarrak sarituak izan ziren.

Bere lehenengo parte hartzean, Joseba Larraldek Nafarroako Kopako irabazlearen saria jaso zuen, baita Luis Mari Pikabea saria ere, proba hau burutzen duen partaiderik gazteenari ematen zaiona. Unsionek, Nafarroako Kopa burutzen duen partaiderik beteranoari ematen zaion Xabier Zubieta saria irabazi zuen.

Nafarroako kopari, 2014etik aintzinera Nafarroako Lerroko Mendi Lasterketen Txapelketa deituko zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun