Inauteriak inauteriak!

Nerea ALTZURI 2014ko otsailaren 7a

Herritarrentzat eta ingurukoentzat erakargarriak izaten dira inauteri egunak. Aurtengoak otsailaren 13, 14 eta 15ean izanen dira eta beraz, aski gutti gelditzen zaizue mozorroa prestatzeko. Mozorro Zurien ardura izaten da inauterien antolaketa baina erran beharrik ez dago, herritarren borondate, harrera eta eskupekoari esker aitzin egiten zaiela egun hauetako ekitaldien gastu nagusiei. Aurten 25 bat lagun ibiliko dira Mozorro Zurien taldean akordeoilarien laguntzarekin. Inau­te­rietako­ xehetasunak 16. orrialdean dituzue. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun