Urtero bezala, udaletxeko eraikinak garbitzeko deialdi publikoa egin zuen Udalak. Eskola, medikuaren kontsulta, Herriko Etxea, Pelle Ttiki haur eskola, eta baskula garbitzeko eskatutako baldintzak betetzen zituzten hiru herritarrek urtarrilaren 15ean azterketa egin zuten. Euskarako froga, ortografia, aritmetika eta garbitasunarekin loturiko hainbat galderez osaturiko azterketa egin zuten. Belen Mutuberria Iturria eta Loli Iraola Maritorenak emaitzik hoberenak atera zituzten eta bi horiek herriko langile berriak dira. Egunean bakoitza hiru orduko lanaldian (astean 15 ordu) ariko da.