Bandera espainiarra udaletxeko balkoian paratzearen kontra sinadura bilketa egiten ari dira

Nerea ALTZURI 2014ko otsailaren 7a

Denda, ostatu, kooperatiba eta Herriko Etxean sina daiteke

Ale honekin batera, herriko etxe guztietan, herritar talde baten ida­tzi bat hartu izanen duzue. Udaletxeko bal­koian bandera espainia­rra paratu izana gai­tzes­ten da idatzi honetan eta hori horrela, si­nadurak bil­tzen ha­siak dira. 
 
Joan den urte zahar egunean sinadura ba­tzuk bildu zituzten, baina­ 16 urtetik goitiko guz­tiek oraindik ere badute aukera. He­rriko dendetan, ostatuetan, Bor­tzak­ bat kooperatiban eta He­rriko Etxean sina­tzeko paperak jarriak­ dira.
 
Ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dituzte, gero Udalaren aktetan jasota geldi daitezen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun