Zaintzaileei zuzendutako tailerra eskainiko dute Gizarte Zerbitzuek

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Utzitako argazkia Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetako Jokin Apezetxea eta Arnasgunea zerbitzua koordinatuko duen Ramoni Ordoki psikologoa. Utzitako argazkia

Ramoni Ordoki psikologoak koordinatuko du Arnasgunea zerbitzua

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak zaintzaileei zuzendutako taile­rra martxan paratu behar du otsailetik aitzinera. «Denbora  daramagu horrelako esparru bat sortu nahian, mendekotasun ezberdina ( helduak, gaixotasun mentala, ezintasuna…) dutenen zaintzaileei gune bat eskaini nahi diegu, zainketak dakartzan gorabeherak eta zalantzak bideratzeko» jakinarazi dute Mankomunitatetik.

Zainketa mota hau, gehienetan familiak egiten du eta hagitz lotua da, 24 ordu,  365 egun eta isiltasun eta intimitatean egiten da. Jokin Apezetxeak, Mankomunitateko teknikariak aipatu digunez, «helduen zainketa, ez da haurrena bezala: ez dakizu noiz hasi daitekeen eta badakizu makurragora joan behar duela. Gogo­rra da». Zerbitzua, zain­tzaile guztiei zuzendua dago, bai familiakoak izan, edo baita profesionalki horretan lan egiten dutenei ere. Gaiaz jarduteko, esparru be­rri hau sortu dute eta Arnasgunea izanen du izena.

Bi motetako helburuak izanen dituzte. Alde batetik, zaintzaileei en­tzutea: kezkak, emozionalki daramaten zama, kontziliatzeko zailtasunak… Eta bertze aldetik, teknikoki informa­tzea eta irakastea: gaixotasunaren garapenaz informatu, mobilizatzeko teknikak erakutsi, baliabide eta laguntzetaz informatu.

Zerbitzua Ramoni Ordoki psikologoak koordinatu behar du. O­tsailetik aitzinera asteartero izanen da, 12:15etik 13:30k bitarte. Bilera lekuak txandakatuko dituzte, aste batean Beran eta hu­rrengoan Lesakan elkartuz. Otsailaren 4an Beran izanen da eta 11n Lesakan. Beran Beralandetan bilduko dira eta Lesakan Herriko Etxeko bigarren solairuan, Ba­tzorde Gelan.

Izen emateko, 948 635 036ra deitu edo ssb@lesaka.net helbidera idatzi behar da. Zerbitzua doakoa da eta difusioa, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzu eta Osasun Etxetik eginen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun