Gaizka Sarasola izan da euskarazko lanen atalean Cafe Bar Bilbao Antzerki gidoi laburren XI. lehiaketako sariaren irabazlea (1.400 euro), Lurrazpikoak lanarekin. Lehiaketara 16 lan euskaraz eta 27 gazteleraz aurkeztu ziren eta Mikel Martinez lehiaketaren sustatzaile eta aktorearen hitzetan, «kalitatea orokorrean oso ona izan da, batez ere euskarazko lanen atalean».