Urteko batzarra deitu du Beti Gazte elkarteak

Aitor AROTZENA 2014ko otsailaren 7a

Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarrerako deialdia egin du. Otsailaren 15ean, larunbat arratsaldeko 7:30­ean lehenbiziko deialdian eta 8:00etan biga­rrenean eginen da elkartearen egoitzan. Gai ordenari dagokionez, joan den urteko akta irakurri eta, bidezkoa bada onartu ondotik, iaz egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dute. Ondotik, aurten aurreikusiak dituzten ekitaldiak eta aurrekontua aurkeztuko dute. Kuoten eguneratzea, informazio ezberdinak eta zuzendaritza batzordearen berritzea ere landuko dituzte, eskari-galderen txandaren aitzinetik. 
Batzarra bukatutakoan lunch ttiki bat eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun