Zahar Etxetik sagardotegira bixita egin dute aurten ere

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 6a

Utzitako argazkia

San Jose Zahar Etxekoek aurten ere sagardotegira bixita egin dute, Ibardingo Mendiko sagardotegiko Ignacio Irazokik egindako gonbidapenari erantzunez. Urtarrilaren 21ean izan zuten bertako sukaldeko jaki goxoak dastatzeko eta nola ez, neurrian sagardoa txotxetik edateko aukera. San Jose Zahar Etxeko bizilagunek erakutsi dute adina ez dela oztopo mahai inguruan giro onean bil­tzeko eta Mendiko sagardotegiko zuzendaritza eta langileak eskertu nahi dituzte, aurten ere beraiekin izandako detailea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun