Herri lurretan erreketa kontrolatuak egiteko asmoa du Etxalarko Udalak eta zeregin honetan lagutzeko, hamar boluntario inguru lortu nahi ditu. Mendixorrotx, Artaingo erreka, Irazako, Zimiku eta Irusasiko herri lurretako oteak eta zikinak erretzea da asmoa eta Nafarroako Gobernuaren baimena iritsi bezain abudo hasiko dira lanean. Parte hartzeko interesa dutenek Herriko Etxerat deitu dezakete, beren izena eta telefonoa emateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!