Toti Martinez de Lezea idazlean hitzaldia eskainiko du ilbeltzaren 31n Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 29a

'Erregearen mezularia' liburua izanen du hizpide Toti Martinez de Lezea idazleak. Artxiboko argazkia

Ortziral eguerdiko 12etan Kultur Etxean

Toti Martinez de Lezea idazle ezagunak solasaldia eskainiko du ilbeltzaren 31n, ortziral eguerdiko 12etan Berako Kultur Etxean. Toki Ona Institutuak eta Berako Kultur Batzordeak, Estatuko Kultura Idazkaritzaren babesarekin antolatutako ekitaldirako sarrera doan izanen da.

Hitzaldia nagusiki gazteleraz izanen da eta bertan, batez ere Erregearen mezularia liburuaz ariko da Toti Martinez de Lezea. Hain zuzen, irakurle gazteei zuzendutako bere lehen eleberria izan zen 2012. urtean argitaratutako Erregearen mezularia, eta arrera bikaina jaso zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun