Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan haizezko entzunaldia eskainiko dute urtarrilaren 28an, astearte arratsaldeko 5:30etik aitzinera. Bakarka, binaka, hirunaka eta taldeka ariko dira klarinete, tronpeta eta saxofoiarekin.
Oihan Pikabeak klarinetearekin “Nana de Santa Margarita” joko du; Unai Goikoetxeak klarinetearekin “Himno a Santa Cecilia”; Nora Moncalvillok klarinetarekin “Let´s beguine” (Wastall); Maddi Altzugaraik klarinetarekin “Debajo de un botón” eta “Furra Furra”; Kenai Garciak tronpetarekin “La cucaracha” mexikar herrikoia; Raphaela Gomesek saxofoiarekin Gorp-en “Be happy”; Markel Etxartek eta Xabier Telletxeak tronpetarekin “Aitorren hizkuntz zaharra” herrikoia; Julia Artiedak klarinetearekin “First shuffle” (Gorp); Eneko Garciak saxofoiarekin “Take off” (Gorp); Jon Etxenikek tronpetarekin “Donostiako hiru damatxo” herrikoia; Ainhoa Alzugaraik “It´s rocktime baby” (Gorp), Ainara Pachecok klarinetarekin “You have to hear this song” (Gorp), Joseba Perezek saxofoiarekin “E.T.” (Williams); Karlos Pachecok, Urko Teiletxeak eta Jon Aizpuruk tronpetarekin “Egun da Santimamiña” (Mikel Laboa), Eneritz Zapiainek saxofoiarekin “Raiders march” (Williams), Olatz Etxeparek klarinetearekin “Hey disco” (Gorp), Oier Zapiainek saxofoiarekin “An American Sinphony” (Kamen) eta akitzeko, klarinete taldeak Manciniren “Days os wine and roses” eta saxofoi taldeak Heusel-en “Love and marriage” joko dituzte.