Giro ederra Bortzirietako taldekako XV. bertso txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Utzitako argazkia

Bortzirietako bertso eskolak hamabosgarren aldiz antolatutako taldekako lehiaketa erabaki da urteko lehen asteburuan. Lehen saioa 2013ko abenduaren 29an egin zen Lesakako Kultur Etxe estreinatu berrian eta hain zuzen, saio hartan aurrez aurre izan ziren bi hirukoteak lehiatu ziren urtarrilaren 4an Arrano el­kar­tean jokatutako finalean. Eneko Fernandez eta Juan Mari eta Maialen Lopez aita-alabek irabazi zieten final estuan Xabier Terreros, Iban Garro eta Josu Sanjurjori, puntu erdi bateko aldearekin. Bertso onenari ematen zaion Ko­tto Saria Maialen Lopezentzat izan zen, partehartzaile gazteenarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun