Europako Canopy zirkuitu handienetakoa izanen du Irisarrik

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 23a

Helikoptero baten laguntzarekin paratu behar izan zituzten tirolinetako kableak, urtarrilaren 10ean. Denera, 4.000 metro kable hedatu zituzten. Utzitako argazkia

900 metroko luzera duen tirolina izanen du, estatuko luzeena

Aste Santuan ireki­tzekotan dira Irisarri in­guruan egiten ari diren Irrisarri Land kirol eremua. Mendi bizikletan ibiltzeko eta saltoak egiteko zirkuituaz gain, Europako tirolina zirkuitu handienetako bat eskainiko du. Izan ere, zazpi tirolina izanen ditu bata bertzearen ondotik, 2 kilometro terdiko ibilbidea osatuz. 900 me­troko tirolina ere izanen du, estatuko luzeena.

Urtarrileko lehen asteetan, helikopteroak eta bertze baliabideak erabiliz, tirolinetarako 4.000 metro kable hedatu zituzten, baita 40 metroko saltoa eskainiko duen Stira-t penduloa jasoko duen zubi esekia ere. 

Irrisarri Land kirol eremuko arduraduna den Hegoi Ado beratarrak aipatu digunez, «tirolina eta pendulo instalazioek naturaz gozatuz esperientzia eta abentura ikusgarriak emanen dituzte». Horretaz gain, instalazio guziak segurtasun neurri zorrotzenak betetzen dituela azpimarratu nahi izan du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun