Jende multzoa bildu zen urte zahar ilunabarrean. Herriko trikitilari gaztetxoen laguntzaz, kalejiratxo bat egin ondotik, plazan, elkartasun zozketa egin zen. Bertako produktuekin osaturiko karretila eder bat eta herriko bildotxa ziren sari. Lehenengo saria, 49 zenbakiarekin, Eneko Sarriasi egokitu zitzaion; eta bildotxa berriz, Baztan aldera joan zen.