Joan den abenduaren 17ko udaletxeko premiazko bilera berezian, Herriko Etxean bandera espainiarra paratzeko jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoa izan zen aztergai.
Gogoratuko duzuenez, iaz, irailaren 19an, gobernuko ordezkaritzak idatzi bat bidali zuen Espainiako bandera hilabete bateko epean jartzeko errekerimendua emanez. Azaroaren 26an hartu da estatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bandera espainiarra ez jartzeagatik. Espedientea igortzeko hogei eguneko epea ematen da. Hori horrela, herri batzarra egin eta gaia aztertu ondoren, aho batez, Herriko Etxeko balkoian bandera jartzea erabaki zen udalbatzarrean.