Erreketak

Nerea ALTZURI 2014ko urtarrilaren 23a

Udaletxeak, bando baten bitartez, mendian erretzeko baimen eskaerak Herriko Etxean egiten ahal direla plazaratu du. Eskaera horiek Nafarroako Gobernura bidaliko dira baimena emateko.
 
Zenbait epe bete behar dira prozesuan. Izan ere martxoaren lehena baino lehen eskaera egin behar da eta ondoren, Nafarroako gobernuaren baimena lortu ondoren, apirilaren 15a baino lehen erreketak eginen dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun