Urtea hasi bertzerik ez dugu egin…ia ia pasa da lehenengo hilabetea ere. Urtarrileko kroniketan normalean inauteen berri jakiten dugu. Aurtengoek ere data badute: otsailaren 13, 14 eta 15ean eginen dira eta ohi bezala, antolatzaileak mozorro xuriak dira. Ohiturari jarraituz, puxka puxkako ibilerak, mozorroak, bazkal-afariak…izanen dira inauteetako asteburuan. Egitaraua zehatz-mehatz egunak hurbildu ahala emanen dizuegu. Jakinmina duzuen horientzat behintzat, horratx agendan apuntatu beharreko neguko besta egunak!