Aspaldiko ohiturarekin segituz, urteko azken egunean, eguraldi hotzari aitzin eginez, haurrak etxez etxe urtatxak biltzen ibili ziren. Urtezahar gauean, berriz, Tantaz tanta egitasmoarekin bat eginez eta urtarrilaren 11n Bilbon egin behar zen manifestazioari babesa emanez, 25 lagun bildu ziren plazan.