Bihotzkada elkartean bildu dira herriko artisauak

Aitor AROTZENA 2014ko urtarrilaren 23a

Aitor AROTZENA

 

Bihotzkada artisau kolektiboak beraiek egindako produktuekin saski berezia osatu eta Eguberrietan zozketatu du. 362 zenbakia suertatu zen saritua eta Urtezahar Egunean eskuratu zuen Pitxurri Biurrarena Etxeberria jabeak. Jabier Fagoaga eta Marian Mendiberri, kolektiboko ordezkariek eman zioten saria.
 
Berriki sortua da Bihotzkada kolektiboa. Hasteko, diru pixka bat lortzea izan da zozketa honen helburua eta diru horrekin, lehen pauso bezala udaberri aldera artea eta artisautza (eskultura, pintura, argazkigintza, talla, burnigintza…) elkartuko dituen azoka bat egin nahi dute, Baztan-Bidasoaldean artistikoki gaur egun gertatzen dena isladatuko lukeena “Gure artea, gure artean” lemapean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun