27 urteren ondotik erreleboa frontoiko ostatuan

Aitor AROTZENA 2014ko urtarrilaren 23a

Aitor AROTZENA

Begoña Tabernak 27 urte eman ditu frontoiko ostatuaren kudeaketan eta urte berriarekin erreleboa eman die Gislene Alves Martins eta Joxe Antonio Mujikari. Batzoki elkarteak oroigarria eman zion Begoñari pala txapelketako finalen ondotik. Lehen mailako finalean, Jon eta Unda bizkaitarrek 25-23 irabazi zieten Larralde eta Zumeta beteranoei eta bigarren mailakoan, Hernaniko Ramos eta Zubimendik 25-18 irabazi zieten Loidi eta Olaizolari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun