Urtarril-otsaileko matrikula euskaltegian

Aitor AROTZENA 2014ko urtarrilaren 23a

IKAbortziriak euskaltegiak urtarril-otsaileko matrikula zabaldu du. Euskalduntzeko maila guztiak, alfabetatze eta EGA azterketa presta­tzeko ikastaroak eskainiko ditu ekainera arte. Beran eta Lesakan emanen dira ikastaroak, astean lau orduko taldeak, goiz, arratsalde edo gauez.
 
Matrikula ordaintzeko erraztasunak izanen direla ere aipatu dute euskaltegitik. Izen emateko epea otsailaren 7an akituko da.
 
Informazio gehiago 948 637 796 telefonoan edo bortziriak@ikaeuskaltegiak.eu helbide elektronikoan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun