Berako San Jose Zahar Etxekoek aurten ere sagardotegira bixita egin dute, Ibardingo Mendiko sagardotegiko Ignacio Irazokik egindako gonbidapenari erantzunez. Urtarrilaren 21ean, asteartean izan zuten bertako sukaldeko jaki goxoak dastatzeko eta nola ez, neurrian sagardoa txotxetik edateko aukera.
San Jose Zahar Etxeko bizilagunek erakutsi dute adina ez dela oztopo mahai inguruan giro onean biltzeko eta Mendiko sagardotegiko zuzendaritza eta langileak esketu nahi dituzte, aurten ere beraiekin izandako detailea.