103 pilotarik parte hartuko dute Bortzirietako eskuz banakako XIII. pilota txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 22a

Zuzenbidean, martxoaren 15ean jokatuko dituzte finalak Lesakan. Artxiboko argazkia

Asteburu honetan hasiko da eta martxoaren 15ean jokatuko dira finalak Lesakan

Bortzirietako lau terdiko eskuz banakako pilota txapelketaren hamahirugarren edizioa asteburu honetan abiatuko da. 103 pilotarik jokatuko dute, zortzi kategoriatan banatuak. Dena ongi ateratzen bada, finalak martxoaren 15ean jokatuko dituzte Lesakan.

Bortzirietako lau terdiko eskuz banakako pilota txapelketaren hamahirugarren edizioa asteburu honetan abiatuko da. 103 pilotarik jokatuko dute, zortzi kategoriatan banatuak. Dena ongi ateratzen bada, finalak martxoaren 15ean jokatuko dituzte Lesakan.

Bortzirietako pilotariekin batera, Oiartzun, Hondarribia, Irun, Baztan eta Iparraldekoak ere ariko dira txapelketan. Kategoria ttikienetakoak (ttikiak, Umeak B, Umeak A, Kimuak B eta Kimuak A) ligaxka moduan jokatuko dute eta infantilek, kadeteek eta jubenilek kanporaketak izanen dituzte. Partidak, Beran ortziral eta igande goizetan, Lesakan larunbatetan, Arantzan larunbatetan eta Etxalarren igandetan jokatuko dituzte.

 

Lehenbiziko jardunaldia

Ortziral arratsaldeko 6etan Beran, Errebotean

Ttikiak

Jon Urkiola (Gure Txokoa) – Aritz Lizarrondo (Biltoki)

Koldo Lacar (Gure Txokoa) – Ion Galardi (Arkupe)

Aitor Galardi (Arkupe) – Egoitz Goñi (Ekaitza)

Josu Etxepeteleku (Arkupe) – Andoni Latorre (Gure Txokoa)

 

Larunbat goizeko 10:00etan Arantzan

Umeak B

Aritz Etxebeste (Irun) – Andde Maritorena (Gure Txokoa)

Umeak A

Unai Amiano (Irun) – Jon Pagola (Gure Txokoa)

Kimuak B

Lander Mitxelena (Arkupe) – Iker Etxebeste (Irun)

Iker Amiano (Irun) – Xuban Fernandez (Arkupe)

Jonatan Etxeberria (Ekaitza) – Asier Larralde (Arkupe)

Mattin Lekuona (Arkupe) – Andoni Mazizior (Ekaitza)

Haurrak kanporaketa

Oier Larretxea (Gure Txokoa) – Jon Zabala (Ekaitza)

 

Lesakan, larunbat goizeko 9:30ean

Umeak B

Beñat Etxabide (Arkupe) – Eloi Sanchez (Arkupe)

Markel Rebollo (Arkupe) – Oihan Etxeberria (Arkupe)

Oier Orbegozo (Arkupe) – Adei Villamea (Gure Txokoa)

Umeak A

Beñat Renaud (Arkupe) – Orti Arotzena (Arkupe)

Unai Lluzia (Gure Txokoa) – Andoni Telletxea (Gure Txokoa)

Aimar Zamora (Biltoki) – Xabi Etxeberria (Gure Txokoa)

Kimuak A

Aimar Oiartzabal (Hondarribia) – Aritz Otxoteko (Arkupe)

Asier Telletxea (Gure Txokoa) – Jon Sanchez (Hondarribia)

 

Beran, igande goizeko 9:30ean

Kimuak A

Josetxo Sesé (Gure Txokoa) – Asier Bailarena (Txaruta)

Gorka Larretxea (Ekaitza) – Mikel Ariztia (Txaruta)

Haurrak kanporaketa

Unai Aburuza (Oiarpe) – Unai Elizondo (Txaruta)

Kadeteak kanporaketa

Egoitz Etxabe (Oiarpe) – Ander Zelaieta (Txaruta)

Beñat Ordoki (Arkupe) – Aimar Ariztegi (Txaruta)

Jubenilak kanporaketa

Tomas Luro (Donibane Garazi) – Ronan Mendy (Senpere)

Sergio Oskoz (Txaruta) – Ibai Ros (Gure Txokoa)

 

Etxalarren, igande goizeko 10:30ean

Umeak B

Niko Garcia (Altxata) – Mikel Iturria (Altxata)

Kemen Ansalas (Altxata) – Joseba Telletxea (Altxata)

Asier Martin (Altxata) – Lore Atondo (Altxata)

Kimuak B

Markel Etxarte (Altxata) – Ekain Sein (Oiarpe)

Unax Villamea (Gure Txokoa) – Koldo Bizente (Altxata)

Aiert Irigoien (Altxata) – Xabier Telletxea (Altxata)

Xabi Iparragirre (Altxata) – Rafaela Gomes (Altxata)

 

Nafarroako txapelketa eta Euskal Liga Beran ortziralean

Nafarroako txapelketako eta Euskal Ligako partidak ere jokatuko dituzte Bortzirietako pilotariek ortziral arratsaldeko 6etratik aitzinera Berako Eztegara pilotalekuan.

Nafarroako txapelketari dagokionez, bigarren mailako kimuetan, Bortzirietako Josetxo Sese eta Asier Telletxea beratarrak Aldabideko bikotearen kontra ariko dira, bigarren mailako kadetetan Mikel Elzaurdia beratarra eta Jonan Fagoaga lesakarra Errekako bikotearen kontra eta lehen mailako gazteen kategorian, Andoni Lazkanotegi eta Mattin Garbisu beratarrak Zugarraldeko bikotearen kontra.

Euskadiko ligan, lehen mailako gazteetan, Bortzirietako Beñat Mitxelena eta Iñigo Martinez beratarra Oiarpeko ordezkarien kontra ariko dira binaka eta banaka, Ander Errandonea beratarra, Artupeko pilotariaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun