Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du Agerra mendi taldeak otsailaren 2rako

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 22a

Urtero urtero mendizale aunitzek egiten dute Bera eta Goizueta arteko bidea. Artxiboko argazkia

Izen ematea urtarrilaren 29a baino lehen egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia otsailaren 2an eginen da. Urtarrilaren 29a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).

Agerratik (goizeko 7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (8:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun