Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan gitarra, perkusio era txistu entzunaldiak antolatu ditu aste honetarako. Astelehen, astearte eta ortziral arratsaldeko 6etatik aitzinera eginen dituzte Musika Eskolan berean.
Gitarra entzunaldia urtarrilaren 20an, astelehen arratsaldean eginen dute. Leire Goiak “Din dan don” herrikoia joko du; Lutxi Iribarrenek Pirritx eta Porrotxen “Maite zaitut”; Onintza Agirrek Mikel Urdangarinen “Badira hiru aste”; Oihan Iribarren, Oihana Huartemendia eta Lizar Elexpuruk “Ixil-ixilik” herrikoia; Oihana Huartemendiak Xabier Leteren “Xalbadorren heriotzean”; Iker Garciak gitarrarekin, Ane Berasain, Lizar Elexpuru, Maria Etxenike eta Beñat Lopez ahotsarekin lagun dituela Lor-en “Zure doinua”; Iker Garcia, Ane Berasain eta Maria Etxenikek gitarrarekin, Beñat Lopez ahotsarekin lagun dutela Oasis-en “Wonderwall”; gitarra taldeak, Joseba Bertiz baterian eta Beñat Lopez ahotsean lagun dituztela Pink Floyd-en “Wish you were here” eta Jon Mazizior eta Beñat Lopez gitarra joleek, Ibai Ros baterian, Denis Leiza bajoan eta Beñat Lopez ahotsean dituztela, Berri Txarrak-en “Ikusi arte”, Gatiburen “Urepel” eta Barricadaren “No hay tregua” joko dituzte.
Perkusio entzunaldia urtarrilaren 21ean, asteartean izanen da. Jokin Irazoki, Adei Villamea, Enaitz Erkizia, Eneko Loiarte, Joel Prendes, Kemen Ruiz, Mikel Huartemendia, Ekain Zabala, Eñaut Iriarte, Xan Larrañaga eta Andoni Iribarrenek Whaley eta Petters-n pieza ezberdinak joko dituzte perkusioarekin; Ibon Irastorzak Pelejeroren “Marimba minuet” joko du marinbarekin; Txomin Altxuk Agostiniren “Bateria ariketa” bateriarekin; Miren Altxuk AC/DCren “Highway to hell” perkusioarekin, Joseba Bertizek Coldplay-en “In my place” perkusioarekin eta Ibai Rosek System of a Down-en “Toxicity” perkusioarekin.
Txistu entzunaldia urtarrilaren 24an, ortziralean izanen da. Maialen Gomez Ibarrak “A la kinkirrin” herrikoia joko du; Maialen Gomez berak eta Joanes Etxebeste Bernet-ek “Triste bizi naiz eta” herrikoia; Joanes Etxebestek “Andre Madalen” herrikoia; Elena Sansiñenak Imanol Urbietaren “Astoak ajaja!”; Alaitz Iriartek “John Brown” herrikoia; Xanti Sansiñenak Euskal dantzaren “Gavota”; Iker Osua Cavidak “Basatxoritxu” eta “Markosen txerrixe” herrikoiak; Ane Pacheco San Julianek Mikel Laboaren “Txoriak txori” eta “Ikusi mendizaleak” herrikoia; Sara Altzuguren Zabalak Euskal Dantzaren “Euskal dantza”; June Lasarte Rodriguezek “Haurtxo polita” seaska kanta herrikoia; Irati Pombar eta Peio Sansiñenak “Astoa ikusi nuen” herrikoia; Peio Sansiñenak “Aitorren hizkuntz zaharra” herrikoia; Iraia Zapian Arlegik, Naroa Otamendi, Ziortza Goia eta Ihintza Udaeta laguntzaile dituela Sorotan Beleren “Arratsalde honetan”; Izaro Etxepare Elriok “Maiteak galdegin zautan” herrikoia”; Asier Oses Gainzak, Mari Jose Bergara pianoan lagun duelam Haendel-en “Sonata FAM”; Oier Larretxea Agirrek, Mari Jose Bergara pianoan lagun duela L. Aranbururen kontzertua; pieza bera joko du Ibon Irastortza Urdanitzek eta bukatzeko, txistu taldeak “Txakolin” herrikoia eta Bonifacio Laskurain-en “Orripeko 29” joko du.