Europako Canopy zirkuitu handienetakoa izanen du Igantziko Irrisarri Land-ek

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 15a

Joan den ortziralean, helikopteroen laguntzaz hedatu behar izan zuten tirolinetarako 4.000 metro kable. Utzitako argazkia

900 metroko luzera duen tirolina izanen du

Aste Santuan irekitzekotan dira Igantziko Irisarri inguruan egiten ari diren Irrisarri Land kirol eremua. Mendi bizikletan ibiltzeko eta saltoak egiteko zirkuituaz gain, Europako tirolina zirkuitu handienetako bat eskainiko du. Izan ere, zazpi tirolina izanen du bata bertzearen ondotik, 2 kilometro terdiko ibilbidea osatuz. 900 metroko tirolina bat izanen du, estatuko luzeena.

Urtarrileko lehen asteetan, helikopteroak eta bertze baliabideak erabiliz, tirolinetarako 4.000 metro kable hedatu zituzte, baita 40 metroko saltoa eskainiko duen Stira-t penduloa jasoko duen zubi esekia ere.

Irrisarri Land kirol eremuko arduraduna den Hegoi Ado beratarrak aipatu digunez, «tirolina eta pendulo instalazioek naturaz gozatuz esperientzia eta abentura ikusgarriak emanen dituzte». Horretaz gain, instalazio guziak segurtasun neurri zorrotzenak betetzen dituela azpimarratu nahi izan du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun