Datorren larunbatean, urtarrilak 18, 12:00etan, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean ‘Gure esku dago’, Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen dinamika zabalaren aurkezpena egingo da. Ekitaldi hau herritar guztientzako irekia izango da.
‘Gure esku dago’ dinamikaren helburuak erabakitzeko eskubidearen beharra, aukera eta zilegitasuna gizarteratzea eta herritarrak aktibatzea dira. Guzti hori errespetua eta batuketan oinarrituz eta jarrera positibo batekin, dibertsitatea eta pluralitatea printzipio nagusi direlarik. Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula eta erabakia hartzea herritarroi dagokigul aldarrikatzen du. Joan den abenduan hainbat lesakar agertu ziren jendaurrean dinamika honen berri emateko. Larunbatean izanen da aurkezpena.