Bortzirietako eskuz binakako XIII. txapelketako finalak jokatu ziren

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Txapeldunak, finalistak eta partehartzaile ttikienak, sariak jaso ondotik. Aitor AROTZENA

47 bikote aritu dira lehian 9 kategoriatan

Bortzirietako eskuz binakako 13. pilota txapelketako finalak jokatu ziren abenduaren 14 eta 15ean. Lehen aldiz bi egunetan eta bi he­rritan banatuak jokatu dituzte azken partidak,  Lesakan eta Beran. 
 
Ttikien kategorian, Lesakako Arkupeko Aitor Galardi eta Jon Galardi anaiek 18 eta 14 irabazi zieten Berako Gure Txokoako Andoni Latorre eta Koldo Lacar-i. 
 
Umeak B kategorian, Arkupeko Eloi Sanchez eta Oihan Etxebe­rriak 18 eta 6 irabazi zieten Gure Txokoako Adei Villamea eta Andde Maritorenari. 
 
Umeak A mailan, Gure Txokoako Unai Llu­zia eta Jon Pagolak 18 eta 11 irabazi zieten Unai Alzugarai eta Andoni Telletxea taldekideei. 
 
Kimuak B mailan, Irungo Iker Amiano eta Unai Amianok 18 eta 5 irabazi zieten Altxatako Andoni Otxoteko eta Rafaela Gomes-i. 
 
Kimuak A mailan, Txarutako Oier Ballarenak eta Beñat Etxeberek 18-13 irabazi zieten Gure Txokoako Jose­txo Sese eta Asier Te­lletxeari. 
 
Haurrak kategorian, Arkupeko Aimar Otxo­teko eta Gure Txokoako Oier Larretxeak 18 eta 10 irabazi zieten Arantzako Ekaitzako Jon Zabala eta Urruñako Iñaki Larretxeari.
 
Kadete mailan, Gure Txokoako Mikel El­tzaurdia eta Oiarpeko Ekain Etxeberria oiar­tzuarrak 18 eta 13 irabazi zieten Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiri.
 
Gazteak B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ultzamako Xabier Aizpuruak 22-7 irabazi zieten Biltokiko Oian Canabal eta Arkupeko Julen Palenzuelari. 
 
Gazteak A mailan ikusi zen finalik gogo­rrena. Azkenean, Berako Gure Txokoan ari diren Xabi Alkasena eta Xabi Mendy lapurtarrek 22-19 irabazi zieten Gure Txokoako Ander Erran­donea eta Mattin Garbisu beratarrei.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun