Hainbat lan egin zituzten herritarrek auzolanean joan den urtean. Horren erakusgarri, ezkerraldean ageri da Larrondoko ikuztegia, lehen sasi tartean galdua eta orain txukun eta ederra. Galtzadak ere aspaldiko dotorezia berreskuratu du. Baina horietaz gain, trenbide bazterrak, bide eta bidaxkak garbitu, bankuak eta eskolako jolastokiko marrak margotu, Lesakarako bideko hostoak garbitu… Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei parte hartzeagatik.