Etxe izenen errotuluak paratzen ari da Euskara Batzordea

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Udazkeneko Kultur Egunen baitan paratu zituzten lehen errotuloak, dantzari eta musikarien laguntzaz. Argazkian, Goietxeko atarian, errotuloa jarri eta gero. Oskar TXOPERENA

Udazkeneko Kultur Egunetan hasi eta urtarrilaren 10ean bukatuko dute

Joan den abenduaren 7an, herriko zenbait etxetan errotulua paratzen hasi zen Euskara Batzordea. Guztira 90 etxe izan dira errotulua paratzea eskatu dutenak, baina egun horretan bortz paratu ziren, herriko musikarien, dantzarien eta hainbat herritarren aitzinean, Udazkeneko Kultur Egunen baitan.

Gainerako errotuluak orduan hasi eta urtarrilaren 10era bitarte paratzen ari dira, eta horretaz arduratu da Joxemari Burgete he­rritarra. Errotulua eskatu duten etxeetara joaten ari da, baina betiere beharrezkoa izaten da etxeko jabeak bertan izatea errotulua paratu ahal izateko.

Proiektu hau garatu ahal izateko, Igantziko Euskara Batzordeak merkatua antolatu zuen joan den apirilaren 28an. Bertan herritarrek emandako bigarren eskuko liburuak, apainga­rriak, DVDak, bitxiak, baratzeko produktuak, etxean egindako postreak, mermeladak, kon­tserbak, sendabela­rrak... saldu ziren, eta bildutako diruarekin proiektu hau aitzinera eraman ahal izan da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun