Urte zaharrari aio erran ondotik, hasi dugu urte berria. Ohi bezala, Eguberri aroko ekitaldiak izan dira eta horiek pasata berriz ere egunerokora itzuli gara.
Joan den abenduaren 18 eta 19an, eskolako lagunek antzezlanak eskaini zituzten.
Ohitura zaharra da eta aspaldiko urteetan, eskolan antzezlan ezberdinak prestatzen dira.
Aldi honetan, Haur Hezkuntzako ikasleek: “Oihanetik badoaz animaliak” izeneko lana eskaini dute; 1.go zikloko lagunek:“Marigorringo” antzezlana; DBHkoek “Zirko fantastikoa” antzeztu dute eta bigarren eta hirugarren zikloko neska mutikoek berriz, eskolaren mendeurreneko “Las eternas obras de la escuela de Aranaz”.
Bertzetik, abenduaren 17an, asteartean, eskolatik aterata, “ Lomce ez” mosaikoa egin zuten eskolako patioan.