Abenduaren 22an, Kultur batzordeak antolatuta, truke azoka eta goxo eltze lehertzea egin ziren haurrentzat frontoian. Truke azoka lehenago egin bada ere, eltze lehertzearena ekitaldi berria izan da herriko haurrentzat. Eltze hauek, egun batzuk lehenago kultur etxean izan zen tailer batean beraiek egindakoak ziren.