Mus eta partxis txapelketa

Irune eta Itsaso 2014ko urtarrilaren 9a

Irune ELIZAGOIEN

Abenduaren 22an egin zen mus eta partxis txapelketako sari banaketa Larraburuan. Guztira 6 bikote aritu ziren musean eta 8 partxisean. Musean irabazleak Jesus Ansalas eta Santiago Olasagasti izan ziren eta bigarrenak Pello Apezetxea eta Jose Javier Zubieta. Partxisean berriz irabazle, Milagros Santesteban eta Koro Goienetxe izan ziren eta bigarrenak Enkarna Iparragirre eta Juana Mari Arburua. Sarituek trofeoa eraman zuten etxera oroigarri gisa eta parte hartzaile guztiek bazkari eder batekin eman zioten akabera txapelketari. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun