Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika aurkeztuko dute

Aitor AROTZENA 2014ko urtarrilaren 9a

Aitor AROTZENA

Harriondoa Kultur Etxean ‘Gure esku dago’, Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen dinamika zabalaren aurkezpena eginen da urtarrilaren 18an. Ekitaldi honen berri emateko, agerpena egin zuten Udaletxeko Pleno Aretoan egitasmoari sostengua emateko bildutako eremu eta sentsibilitate desberdineko hainbat lesakarrek. Bertan elkartutakoen ordezkari gisa, hitza hartu zuen Maite Bidartek eta herritar guztiak gonbidatu zituen urtarrilean ospatuko den aurkezpenean parte hartzera. Hortaz gain, ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatean lesakarrak ere han izango direla aipatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun