28 taldek parte hartu zuten abenduaren 24an Olentzero eta jaiotza lehiaketan. Jaiotzetan 6 atera ziren eta Olentzero lehiaketan 22, horietatik 11 hamar urte bitarteko kategorian, 11-16 urte bitarteko 7 eta 4 kategoria nagusian. Iaz bezala, Añarrak taldeak eskuratu zuen sari nagusia, baita Esparza saria eta Zerbitzuen Elkarteak hobekien kantatzen duenari emandako saria ere. Arratsaldean Musika Bandarekin karrikaz karrika ibiltzeko eskubidea ere irabazi zuten. Argazkia, kalejira bukaeran ateratakoa da, plazan.