Abenduan, Labiaga ikastolako LHko 1. eta 2. zikloko ikasleek Nafarroako Gobernuak antolatutako fruta eta barazki ekologikoei buruzko tailerrean parte hartu zuten, ikastolan bertan CPAEN taldekoen eskutik. Fruta ekologikoak jatea beraien osasunerako zein garrantzia duen ikasi zuten ikasleek. Fruta ezberdinekin brotxetak egin zituzten, gero zumo eta mermelada probatu zuten. Bertze aldetik, Eztegara frontoian Baztan, Lesakako Tantirumairu eta Berako Labiaga ikastoletako LH5. eta 6. mailako ikasleek Nafarroako Ikastolen arteko Ikaspilotan parte hartu zuten. Pilotako modalitate ezberdinetan jokatzeaz gain, ikasleen arteko partida ikusteko aukera izan zuten. Akautzeko, Luis Mari Retegi (Berako pilota elkarteko arduradun ohia) eta Jon Apezetxea pilotari profesionalak pilotaren postalak banatu zituzten.