Cáritas-entzat dirua biltzeko kontzertu zikloa Beran abiatu da

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 2a

Foto Goiko

Cáritas-entzat dirua biltzeko helburuarekin, ongintzako opera kontzertuak eskaintzen hasi dira eta lehenbiziko emanaldia abenduaren 21ean egin zen Beran. Bera, Doneztebeko Mendi eta Elizondoko abesbatzekin batera Berako eta Elizondoko musika bandek eta hainbat abeslarik hartu zuten parte. Berako kontzertuaren ondotik, urtarrilaren 4an Doneztebeko elizan egitekoa zen eta martxoaren 14an Elizondokoan eskainiko da hondar emanaldia, ordutegi berean. Sarrerak 5 eurotan salduko dira eta aitzinetik erosteko aukera izanen da La Caixako bulegoetan. Sarrerak eskuratzeaz gain, dirulaguntzak  emateko modua ere izanen da bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun