Su egur loteak

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Ikusirik jende auni­tzek zailtasunak dituela udalak emandako su egurretarako loteak ateri eta etxera garraiatzeko, udalak bertze aukera bat eman nahi die he­rritarrei lote hauek probexteko. Aitzineko urte­etan bezala udala arduratuko da arbolak bota, egurra atera eta eska­tzaileak nahi duen tokiraino garraiatzeaz. Izaten ahal da pista bazte­rrean uztea edo etxeko atariraino eramatea tokia baldin bada horretarako.
 
Loteak 5 Tonakoak izanen dira eta 200 euro ordaindu beharko dira. Intesatuek 012ra deitu eta lotea eskatu behar dute urtarrilaren 15a baino lehen. Loteak esleitu ondoren 012 bidez deituko zaie interesatuei ordainketa egiteko eta ondotik loteak banatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun