Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak (EHAZE) urtero ematen duen saria Mugaz Gain antzerki jaialdiak jaso du 2013an. EHAZEk euskarazko antzerkian egindako ibilbidea eta parekidetasunaren alde egindakoa baloratu du saria ematerakoan, eta Nafarroako talde bati eta Nafarroan egindako jaialdi batean emanez mezu berezia zabaldu nahi izan du: Nafarroan euskarazko antzerkiak duen egoera kaxkarra salatzea, hain zuzen, eta antzerkia indartzeko saiakera bat egitea.