Santa Barbarara 6. igoera eginen da igandeko Mendi Egunean

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Goizean eskalada tailerra eginen da

Manttale, Agerra eta Gure Txokoak antolatutako Mendi Eguna eginen da urtarrilaren 12an eta horren baitan Santa Barbarako igoera eginen da seigarren urtez. Baina ez da ekitaldi baka­rra izanen. Goizean eskalada tailerra antolatu dute Xanti Suspe­rregirekin. 14:30ean Santa Barbarara ibilaldi gidatua eginen da, 14:45ean haurrentzako lasterketak eta 15:30ean binakako kronoigoera. Ondotik, berendua eta zozketa eginen dira eta  19:00etan Xanti Suspe­rregi eta Mikel Ajuriaren Viajar escalando dokumentala eskainiko da Beralandetan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun