Gure gizartea egoera berri baten aitzinean dago, eta bakea eta elkarbizitza sustatzea eta sendotzea lehentasunezkoak dira. Horretarako, funtsezkoa da konpromiso partekatua hartzea, soziala zein pertsonala, baita Berako herritik ere. Hori dela eta, Berako Udalak berradiskidetzerako elkarbizitza programa bat abian paratzea erabaki du, berriki herrian aurkeztu zutena.
Programa hau bere lehen urratsak ematen ari da Baketik-en laguntzarekin. Programa honen garapenean gizartearen parte-hartzea funtzeskoa da, eta horregatik, urtarrilaren 21 eta 28, asteartearekin, 18:30etik 20:30era, Beralandetan, oinarri etikoak gure eguneroko gatazketen inguruan formazio ekimen bat egitera gonbidatu du Berako Udalak.