Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak Bortzirietako biztanleen historia klinikoak partekatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

Nafarroako Gobernuko eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko osasun kontseilariek sinatu zuten hitzarmena. Nafarroako Gobernua

Marta Vera Osasun kontseilaria Jon Darpón Euskal Autonomia Erkidegoko bere homologoarekin elkartu zen urtarrilaren 8an Iruñean

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak lankidetza-hitzarmen bat adostu zuten urtarrilaren 8an Iruñean bi administrazioek Bortzirietako herrietako biztanleen historia klinikoak partekatzeko Hitzarmena Juanjo Rubio Osasunbideko zuzendariak eta Jon Etxeberria Osakidetzakoak sinatu zuten Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-departamentuetako ordezkariek izan zuten bileran.

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak lankidetza-hitzarmen bat adostu zuten urtarrilaren 8an Iruñean bi administrazioek Bortzirietako herrietako biztanleen historia klinikoak partekatzeko Hitzarmena Juanjo Rubio Osasunbideko zuzendariak eta Jon Etxeberria Osakidetzakoak sinatu zuten Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-departamentuetako ordezkariek izan zuten bileran. Bileraren buru izan dira departamentu horietako arduradun nagusiak, hots, Marta Vera eta Jon Drapón. Gertutasun geografikoa eta errepideen loturak direla-eta, Bortzirietako bizilagunek osasun-arreta Osakidetzaren laguntza-sarekoak diren zerbitzuen erakundeetan jaso ohi dute. Horregatik, eta arretarik onena eskaintzeko, bi administrazioek egokitzat jo dute osasunaren alorrean lankidetza eta kooperazioa indartzea. Zehazki, Osakidetzak konpromisoa hartu du aipatutako herrietako pazienteen historia klinikoa eskuratzeko baimena emateko. Osasunbideak, aldiz, Osakidetzako profesionalei Bortzirietako herrietako biztanleen historia klinikoetarako sarbide osoa ematea hitzartu du, Osakidetzaren baliabideak erabili izan diren edo erabiliko diren laguntza-kasuetan. Hitzarmena behar bezala betetzen dela ziurtatzeko, jarraipena egingo duen batzorde bat sortuko dela ere jasotzen du akordioak, sor daitezkeen zalantzak ebatzi eta hitzartutakoaren aplikazioa sustatuko duena. Akordioak urtebeteko balioaldia du eta automatikoki berrituko da. Akordioa bi administrazioentzat interesgarriak diren gaiak eztabaidatzeko egin duten lan-saio batean izenpetu da. Bileran, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusiak, Victor Peralta NOGeko zuzendariak eta Fernando Balduz Osasubideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak ere parte hartu dute. Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkarien taldea osatu dute Guillermo Viñegra Osasun Saileko sailburuordeak, Beatriz Artolazabal Osakidetzako zuzendari ekonomiko-finantzarioak eta Antonio Arraiza Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun