Lopez aita-alabak eta Eneko Fernandez nagusitu dira Bortzirietako bertso eskolaren XV. Taldekako lehiaketan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 7a

Bortzirietako taldekako txapelketan parte hartu duten bertsolari, gai-jartzaile, musikari eta laguntzaileak, finalaren ondotik. Utzitako argazkia

Puntu erdi batengatik irabazi zioten finalean Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Xabier Terreros-i

Bortzirietako bertso eskolak hamabosgarren aldiz antolatutako taldekako lehiaketa erabaki da asteburu honetan. Lehen saioa abenduaren 29an egin zen Lesakako Kultur Etxe estreinatu berrian eta hain zuzen, saio hartan aurrez aurre izan ziren bi hirukoteak lehiatu ziren urtarrilaren 4an Arrano elkartean jokatutako finalean. Orduan saioa irabazterik izan ez zuten Eneko Fernandez eta Juan Mari eta Maialen Lopez aita-alabek irabazi zieten final estuan Xabier Terreros, Iban Garro eta Josu Sanjurjori, puntu erdi bateko aldearekin. Bertso onenari ematen zaion Kotto Saria Maialen Lopezentzat izan da aurtengoan, partehartzaile gazteenarentzat, hain zuzen.

Ortziral eta larunbatez egin ziren saioak. Urtarrilaren 3an, ortziral arratsean, Berako Katakun Berako bi talde izan ziren aurrez aurre, giro ederrean: Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxok irabazi egin zieten Asier Saragueta, Anjeltxo Aranibar eta Julen Zelaietari.

Urtarrilaren 4an, larunbatarekin jokatu ziren gainerako saio guziak Lesakan. Teleboten, Xabier Silveira, Iñigo Olaetxea eta Ioar Tainta alde batetik eta Malerrekako taldea bertzetik (Iker eta Egoitz Gorosterrazu anaiak eta Ander Fuentes “Itturri”) aritu ziren eta Malerrekakoak nagusitu ziren. Koxkilan, Eneko Fernandez eta Juan Mari eta Maialen Lopez aita-alaben taldea nagusitu zitzaion Baztango taldeari (Bittor eta Amaia Elizagoien aita-alabak eta Xabi Maia).

Ondotik, finalerdian txanda etorri zen. Txarutan, Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Xabier Terrerosek irabazi zieten Malerrekako ordezkariei eta bigarrenean, Zialdon,Lopeztarrek eta Eneko Fernandezek irabazi zieten Berako selekzioari, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Julen Zelaietari.

Arranon egindako afariaren ondotik jokatu zen final estuan, Juan Mari Lopez, Maialen Lopez eta Eneko Fernandez suertatu ziren garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun