Berako Toki Ona Institutuko Batxillergoko 2. mailako ikasleek ikasbidairako dirua biltzeko asmoarekin 'saski eder baten' zozketa egin zuten azaro hondarrean, Lesakako Ferietan. Ttipi-Ttapari jakinarazi dutenez, 1067 zenbakiari egokitu zaio saria eta irabazlea etxalartarra omen da.