Bortzirietako bertso eskolaren XV. Taldekako lehiaketa asteburuan erabakiko da

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 3a

Garro, Sanjurjo eta Terrerosek finalerdietarako txartela eskuratu zuten joan den igandean Lesakako Kultur Etxeko saioan. Eneko Fernandez eta Lopez aita-alabek bigarren aukera izanen dute larunbat arra

Finala Lesakako Arranon jokatuko da larunbat arratsean

Bortzirietako bertso eskolak hamabosgarren aldiz antolatutako Taldekako lehiaketa erabakiko da asteburu honetan. Lehen saioa abenduaren 29an egin zen Lesakako Kultur Etxe estreinatu berrian eta finala urtarrilaren 4an eginen da, Arrano elkarteko afalondoan. Denera, zazpi hirukote ari dira.

Bortzirietako bertso eskolak hamabosgarren aldiz antolatutako Taldekako lehiaketa erabakiko da asteburu honetan. Lehen saioa abenduaren 29an egin zen Lesakako Kultur Etxe estreinatu berrian eta finala urtarrilaren 4an eginen da, Arrano elkarteko afalondoan. Denera, zazpi hirukote ari dira.

Aipatu bezala, abenduaren 29an, igande eguerdian aritu ziren Lesakako Kultur Etxean Eneko Fernandez eta Juan Mari eta Maialen Lopez aita-alabak alde batetik eta bertzetik, Xabier Terreros, Iban Garro eta Josu Sanjurjo. Azken hauek nagusitu ziren, baina kanporaketa ez zenez, bi hirukoteak berriz ere lehian izanen dira asteburu honetan ere.

Urtarrilaren 3an, ortziral arratseko 10:30ean, Berako Katakun Berako bi talde izanen dira aurrez aurre: Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo batetik eta Asier Saragueta, Anjeltxo Aranibar eta Julen Zelaieta bertzetik.

Urtarrilaren 4an jokatuko dira gainerako saio guziak Lesakan. Larunbat arratsaldeko 3etan, Teleboten ariko dira Xabier Silveira, Iñigo Olaetxea eta Ioar Tainta alde batetik eta Malerrekako taldea bertzetik (Iker eta Egoitz Gorosterrazu anaiak eta Ander Fuentes “Itturri”). Arratsaldeko 4:30ean Koxkilan ariko dira Eneko Fernandez eta Juan Mari eta Maialen Lopez aita-alabak Baztango taldearen kontra (Bittor eta Amaia Elizagoien aita-alabak eta Xabi Maia).

Ondotik, finalerdian txanda etorriko da. 18:00etan Txarutan jokatuko dute lehenbizikoa Berako saioko irabazleek Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Xabier Terrerosen kontra eta bigarrena 19:00etan Zialdon izanen dute, Teleboteko irabazleek Koxkilako irabazleen kontra.

Finala Arranon jokatuko da. 21:00etan afaria eginen da eta ondotik finala. Afarirako txartelak 15 eurotan eros daitezke. Izena emateko bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 618963011 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun