48 neska-mutikok parte hartu dute Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 2a

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan parte hartu zuten neska-mutiko gehienak, sari banaketaren ondotik. Aitor Arotzena

Abenduaren 29an egin zen sari banaketa Harriondoa Kultur Etxean

6 eta 14 urte arteko 48 neska-mutikok parte hartu dute Beti Gazte elkarteak antolatutako 2013ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan. Haurrek eta gaztetxoek, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar zioten eta abenduaren 29an egin zen sari banaketa Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Saridunek, material didaktikoan erabiltzeko erosketa bonoak lortu zituzten, baina parte hartzaile guziek izan zituzten sariak.

6 eta 14 urte arteko 48 neska-mutikok parte hartu dute Beti Gazte elkarteak antolatutako 2013ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan. Haurrek eta gaztetxoek, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar zioten eta abenduaren 29an egin zen sari banaketa Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Saridunek, material didaktikoan erabiltzeko erosketa bonoak lortu zituzten, baina parte hartzaile guziek izan zituzten sariak.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailako ikasleak biltzen dituen A mailan, 11 haurrek hartu zuten parte eta lehen saria (30 euro) Ibon Ruiz Sarasolarentzat izan zen, bigarrena (25 euro) Naiara Ubiria Sunsundegirentzat izan zen; hirugarrena (20 euro) Iker Telletxea Oiarzabalek eskuratu zuen eta laugarrena (15 euro) Jon Galardi Txoperenak.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. Mailako ikasleak biltzen dituen B mailan 23 neska-mutiko aritu ziren eta lehen saria (40 euro) Josu Zubieta Eneterreagak eskuratu zuen; bigarren saria (35 euro) Jon Ander Ruiz Sarasolak lortu zuen; hirugarrena (30 euro) Oihana Arruti Terrerosentzat izan zen eta laugarren saria (25 euro) Jaione Goñi Mitxelenarentzat.

Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko lehen eta bigarren mailako gaztetxoak biltzen dituen C mailan, azkenik, 14 partehartzaileen artean lehen postuan Ane Telletxea Oiartzabal gelditu zen eta beretzat izan zen 50 euroko saria. Bigarren saria (40 euro), Mikel Galardi Txoperenarentzat izan zen; hirugarrena, 35 euro, Amaia Taberna Lizasorentzat eta laugarrena (30 euro) Izaskun Galardi Txoperenarentzat.

Galdera gehien zuzen erantzun zuenarentzat sari berezia, joku didaktiko bat, Josu Zubieta Eneterreagak eraman zuen eta partehartzaile guzien artean zozketatu zen motxila Onintze Iparragirre Irigoienk etxeratu zuen.

Beti Gazte elkarteak azpimarratu du aurten galdera batzuk hagitz zailak zirela eta halere herriko neska-mutikoek ongi erantzun dutela, herriko ohiturak eta historia hobe ezagutzeko helburu horretan. Datozen urteetan ere lehiaketarekin segitzeko asmoa du elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun