Bizkaitarrek irabazi dute Lesakako Batzoki elkarteak antolatutako paleta goma txapelketa nagusia

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 2a

Lehen mailako txapeldun izan ziren Unda eta Ion, Begoña Taberna eta Juan Fermin Mitxelenaren artean. Aitor Arotzena

27 urtez frontoiko ostatua kudeatu duen Begoña Tabernari oroigarria eman zioten antolatzaileek

Lesakako Batzoki elkarteak antolatutako paleta goma txapelketako lehen eta bigarren mailako finalak jokatu ziren abenduaren 28an Lesakako udal pilotalekuan. 27 urtez frontoiko ostatua kudeatu duen eta jubilazioa hartzekotan den Begoña Tabernari oroigarri bat ere eman zioten antolatzaileek. Ikusi argazkiak

Lehenik, bigarren mailako finala jokatu zen. Hernaniko Ramos eta Zubimendik 25-18 irabazi zieten Loidi eta Olaizolari.

Lehen mailako final gogorrean, berriz, Bizkaiako Amorotoko Jon Arriagak eta Zornotzako Undak 25-23 irabazi zieten Larralde baztandarrari eta Zumeta gipuzkoarrari.

Sari banaketan, Batzoki elkarteko Juan Fermin Mitxelenak txapelak paratu zizkien bi kategorietako txapeldunei eta horretaz gain, oroigarri bat eman zion Begoña Tabernari, 27 urtez frontoiko ostatua kudeatu duen emakumeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun